Fanderiako kirol gunea libreagoa eta irisgarriagoa izango da hemendik aurrera

 

20170217_111328Fanderiako kirol instalakuntzetan aldaketa nabarmena egingo da hurrengo egunetan. Dagoenekoa hasi dira bidegorria eta futbol zelaiak bereizten zituen hesia eraisten eta Agustinekin lotzen duen igogailurako zuzeneko pasabidea eraikiko da laster.

fanderia pasoaGainera,  entrenamendu eta lehiaketa ofizialak egiten ez diren bitartean futbol-7ko zelaia erabilera libreko espazio publiko gisa birgaitzeko lanak aste honetan hasi dira. Lan horiekin kirol espazio osoa eraberrituko da, eta ekipamendu hau eta kirol guneko tenis pistak ibaiaren ondotik doan bidegorria lotuko dira.

Era berean, lan horiek hobetu egingo dute oinezkoentzako konexioa Agustinetako igogailuaren eta Oiartzun ibaiaren aldamenetik doazen oinezkoentzako eremuen artean. Kirol instalazioak erditik igaro ahal izango dira eta igogailura iristeko zebrabibea egokituko da. Era berean, gaur egun arte erabiltzen ez ziren espazioak erabiltzea ekarriko du, tenis pisten pasealekua, esate baterako.

Lbidegorria itxitaanen aurrekontua guztira 77.599,72 eurokoa da (BEZ barne) eta datozen bost asteetan egingo dira. Kontuan hartuta lanek bidegorriari eragingo diotela,  segurtasun arrazoiak direla-eta, bidegorria itxita egongo da lanak egiten diren ordutegian: 18:15 arte, eta une horretan ireki egingo da jendea pasa dadin. Asteburuetan ere irekia egongo da.

Inbertsio horien bitartez Errenteriako Udalak zerbitzua etengabe hobetzeko konpromisoa mantendu nahi du, hala nola herritar guztiek kirol instalazioetara hurbiltzeko aukera erraza izan dezaten.