Errenteriako Udalak Inauterietako festetara begira Eraso sexisten aurrean jarduteko kanpaina jarri du martxan

Berdintasuna | Inauteriak 2017-02-23 | 0

Emakumeen indarkeriari ezJaietan jende asko biltzen da ospatzeko eta ondo pasatzeko gogoarekin. Festatan emakume eta gizonak kalera ateratzen dira eta jendarte arauak malgutzen dira. Hau dela eta jaietan garrantzi berezia hartzen du elkar errespetatzeak eta elkarbizitzarako jarrerak bultzatzeko beharrak.

Batzuetan, emakumeok, emakume izateagatik, aurre egin behar diegu gogaitu edo inbaditu egiten gaituzten pertsonei, eta, baita jazarpen eta eraso egoerei ere. Tabernak, jai leku direnez, toki aproposak dira sentsibilizaziorako eta errespetuzko eta tratu oneko harremanetarako ekintzak aurrera eramateko.

Martxan jarri dugun kanpainaren helburua da tabernak eraso sexista baten aurrean informazioa izatea nola jokatu behar duten jakiteko. Horretarako ondorengoko materiala helarazi diegu:

  •  Eraso sexisten aurrean jarduteko protokoloa.
  • “Eraso bat ikusi, entzun edo jasaten baduzu, ERANTZUN!!” Pegatina. Gonbidatu ditugu pegatina hau emakumeen komunean jartzera edo taberna arduradunentzat ikusgai dagoen toki batean.

Eraso egoera baten aurrean herritarrak Udaltzainekin harremanetan jartzera gonbidatzen ditugu. Udaltzainak kanpaina honen parte dira eta egoera hauei aurre egiteko argibideak jaso dituzte.

Gizarte zerbitzuak, berdintasunerako azpisaila eta Udaltzainak koordinatuta daude egoera bakoitzean ahalik eta erantzun egokien eta azkarrena eman ahal izateko. Udaltzainak, aldi berean, Ertzaintzarekin koordinatuta daude.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna