Eskolako Agenda 21eko ikasleak gustura kale-inkestaren esperientziarekin

TelleriAldeWebErrenteriako ikastetxeetako hainbat ikasle hiriko auzoetan ibili dira, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan, mugikortasunari lotutako hiritarren iritzia ezagutzeko asmoz. Galdeketa kalean topatutako pertsona mota ezberdinei egin badiete ere, adineko pertsonak prestutasun handiagoa azaldu dutenak izan direla azpimarratu dute ikasleek.

Hiritarren iritziak ezagutzea oso interesgarria iruditu zaie, nahiz eta galdetutako pertsonaren arabera, kontrako egoerak aurkitu:

  • Helduenen aburuz, Errenterian ez dago kutsadura handirik eta autoa erabiltzeko beharrik ere ez.
  • Gazteek, aldiz, autoen beharra ikusten dute eta kutsadura handia dagoela diote.
  • Ikasleen iritziz, kutsadura handia ez bada ere, garraio publikoaren erabilera areagotzea ezinbestekoa da.

Jasotako emaitzekin ikastetxe guztien arten mugikortasunari lotutako Errenteriako diagnosia osatuko dute, ondoren, azaleratutako beharren araberako eskaerak udalari zuzentzeko.