Tabernen arteko mozorro lehiaketan botoa eman dezakete herritarrek dagoeneko

Arkaitza
Arkaitza taberna 2016ko inauterietarako mozorrotuta.

Inauteriak direla eta tabernen lehiaketa dagoeneko martxan da. Aurten guztira 11 tabernek hartu dute parte. Banatuko diren bi sarietako bat nori eman herritarrek aukeratuko dute eta horretarako, Herri Bizian botua emateko aukera egongo da hemen. Otsailaren 28ra bitarte eman daiteke botoa.

Hauexek dira parte hartu duten tabernak:

  • Xera Gastroteka (Xabier Olaskoaga plaza)
  • Kelly’s (Kapitain Enea, 24)
  • Landare (Maria de Lezo, 3)
  • Zuzen (Tulle, 2)
  • Txokolate 50 (Alfonso XI)
  • Sindikato (Madalena, 38)
  • Egiburu (Egiburuberri poligonoa)
  • Gamon 14 (Zumardia)
  • Aker (Maria de Lezo, 1)
  • Kerala (Zumardia)
  • Zuketz (Koldo Mitxelena plaza)

Arte ederretan aditu talde batek aukeratuko du 1. sariduna. Irabazleari, 2018 urteko inauterietan, bere taberna mozorrotzeko materiala erosten lagunduko zaio (700 €). Eta bestalde, herritarrek bozketa bidez aukeratutako tabernari ere 2018 urteko inauterietan mozorrotzeko materiala erosten lagunduko zaio (300 €).