Urdaburuk Aitxuri igoko du martxoaren 4an

urdaburu_mendi_irteeraUrdaburu Mendizale Elkarteak datorren martxoaren 4an, larunbatean, Euskal Herriko lurraldeetako sapaien 2. irteera antolatu du, oraingo honetan Gipuzkoako Aitxuri (1551) mendira. Txangoa Arantzazun hasiko da. Ondoren, Aitxuri (1551) eta Aizkorri (1528) mendiak igo, Aratz saihestu eta Arabako Araia herrian amaituko da. Denera 18 km inguruko luzera eta 900 m-ko gainbehera izango du, eta 6 ordu ordu inguruko iraupena. Autobusa Errenteriatik irtengo da 7:30ean Zumardiko autobus geltokitik eta 7:45ean Aritzetatik. Izena emateko gure egoitzan, Errenteriako Juan Olazabal kaleko 23an edo 943-527879 telefonora deituz astearte eta ostegunetan 20.00 eta 21.30 bitartean.