Euskarari eta etxeko lanei buruzko hitzaldia izango da martxoaren 3an

Hitzaldia_Euskara eta h. aniztasunaDatorren ostiralean, martxoaren 3an, Xenpelar Etxean arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara hitzaldia eskainiko du Bidasoa aldeko Berritzeguneko Iñaki Biain hizkuntza normalizaziorako teknikariak.

Hain zuzen ere, urtarrilean hasiera eman zitzaion haurrek eskolatik ekartzen dituzten etxeko lanetan gurasoek euskararik jakin gabe laguntzeko teknikak ezagutzeari, kasu horretan, Kike Amonarrizek eskaini zuen hitzaldia. Horren arrakasta ikusirik, bigarren bat eskainiko du, kasu honetan, baliabideetan eta gaian aditua den Iñakik.

Era berean, ama hizkuntzen garrantziaz arituko gara eta baita dinamika bat egingo da ere gaiaren inguruko bestelako kezkak edota argibideak bertaratuen eskutik jakiteko asmoz.

Hitzaldia Lau Haizetara Euskararen Topagunea eta Errenteriako Udalaren arteko lankidetzari esker antolatu da. Saioak irauten duen bitartean, haurren zaintza zerbitzua izango da.