OZzinemaren emanaldiak asteartetan izango dira hemendik aurrera

el_ultimo_verano_still_1 el_ultimo_verano_still_2 el_ultimo_verano_still_3

Martxoan, Ozzinema zinekluba albiste berriekin dator. Lehen albistea egun aldaketa izango da, asteartetara pasako dira emanaldiak martxoan hasita. Gainera hil honek, bi emanaldi edukiko ditu. Aurreko urteko, Ozzinema Summerrek, Errenterian berreskuratutako aire libreko udako zinema oroituz, martxoko lehen sesioa, udako zineman aritzen diren proiekziolariei omenaldi bat da, galtzen ari den formatu preziatu batean lan eginez 35mm-tako pelikulekin. Ozzinemak ‘El último verano’-ri ateak irekitzen dizkio.

Karlovy Vary aurkeztua izan den filma,  Valladolideko Semincin edo eta Sevillako europar zinemaldian barne egona, ‘El último verano’, Leire Apellániz euskaldunaren lehen filma da zuzendari moduan. Bera proiekziolari da Donostiako Tabakaleran gaur egun, Apellániz-ek, 35mmko formatu tradizional honengan sinisten duten borrokalaria eta ameslariei omenaldi ikaragarria burutzen du.

Zinemarekiko pasioa eta euskal zinemaren adibide bihurtuko den filma, bere zuzendari, Leire Apellániz-en esku izango da aurkezpen eta solasaldia. Bere lana ekiteko inpultsua eta zailtasunak kontatuko ditu bere lan pertsonal honi buruz.

‘EL ÚLTIMO VERANO’ filma otsailaren 7an, asteartea, 19:30etan ikusgai izango da Errenteriako Niessen zinemetan. Sarrerak salgai Niessen Kulturgunean (4€).