Mintzanet proiektua aurkeztu dute gaur goizean Xenpelar Etxean

Mintzanet proiektua aurkeztu dute gaur goizean Xenpelar Etxean. Euskara maila hobetu nahi dutenei zuendutako proiektua da Mintzanet. Hizketaldiak online egiteko aukera eskaintzen du proiektu honek. Euskaltegiko ikasle ugari izan da bertan, haientzat bereziki informazio interesgarria baita.

Ekimenari buruzko informazio gehiago topatu daiteke mintzanet.net atarian.

Bidelagunak eta bidelariak

Mintzanetek, bere zerbitzua eskaini ahal izan dezan, bidelagunak eta bidelariak behar ditu. Bidelagunak euskaldun jantziak dira, baina ez dute titulurik behar. Helburua ez baita eskola ematea, ordu erdian edo ordubetean euskara lasai praktikatzeko aukera izatea baizik. Lagundu nahi dutenek zehazten dute maiztasuna: astean behin, bitan edo hirutan, hamabostean behin… Bidelagunek beren denboraren zati bat hartu eta doan eskaintzen dute, bidelariek euskara doan praktikatzeko aukera izan dezaten. Bidelari askok eman dute izena. Eta beste asko ere hurbilduko dira gurera. A2 eta B1 maila behar dute izan, elkarrizketa bideratu ahal izateko.

Izena eman nahi dutenek hemen egin dezakete.

mintzanet aurkezpena euskaltegietako ikasleak mintzanet