Zineforuma Xenpelar Etxean: “Alardearen seme-alabak” dokumentala

jaizkibelAsteazkenean, martxoaren 1ean, “Alardearen seme-alabak” dokumentala ikusi ahal izango da 18:00tan Xenpelar Etxean.  Dokumental honek Hondarribiko eta Irungo alardeetan emakumeen partaidetza aztertzen du, hasierako urteetatik gaur arte. Ondoren, mahaingurua izango da Arantxa Urretabizkaia, Eli Olaskoaga eta Ixabel Alkainekin.

Jarduera hau Jaizkibel Konpainiaren 20. urteurrena ospatzeko Xenpelar Etxean antolatutako argazki erakusketaren baitan kokatzen da.

FITXA TEKNIKOA
Zuzendariak: Eneko Olasagasti eta Jone Karres
Iraupena: 82′
Urtea: 2013