‘Operación Concha’ pelikula filmatuko da bihar Errenterian

operacion-concha-cartelOtsailaren 20a geroztik, “Operación Concha” komedia filmatzen ari dira Gipuzkoako lurretan, Eusko Jaurlaritza eta EITBren laguntzarekin. Errenteriara ere iritsiko dira, bihar, martxoaren 2an.

Zuzendaria Antonio Cuadri da eta gidoia Patxo Telleriak idatzi du. Aktore lanetan Jordi Mollá, Karra Elejalde, Unax Ugalde, Ramon Aguirre eta Barbara Goenaga ariko dira, besteak beste.

Filmazioak trafikoan eragozpen batzuk ekar ditzakela kontutan hartuta, inguruko atarietan bandoa jarriko du Kultura Sailak. Goizetik jarriko dira abisuak.