Udal garajeen prezioek izoztuta jarraituko dute

Galtzarabordako GarajeakUdal garajeen hainbat kanon eta prezio onartu ziren pasa den udalbatzan. Garajeetan aparkalekuak eta trastelekuak aldi baterako erabiltzeko baimenak eta alokairuan daudenak aurreko bi urteko prezio beretan mantenduko dira. Aldi baterako erabiltzeko baimena eta alokairuko aparkalekuak Don Bosco, Alaberga, Agustinak-Markola, Parke-Urdaburu eta Santa Klara-Lino garajeak dira.

Halaber, administrazio emankidako sisteman dauden hainbat garajetako garaje plazen prezioak urtero eguneratu behar dira KPIaren arabera eta horrela egin da 2016ko abenduaren 31ko datarekin.

Emankidako garajetako plazen prezioaren eguneraketa, hain zuzen ere, Alaberga, Markola, Don Bosco, Pablo Sorozabal, Kristobal Gamon, Parke-Urdaburu, Gabierrota, Lekuberri, Aldakoenean, San Markos, Beraun-Pontika, Esnabide, Beraun, Isidro Ansorena eta Agustinetako garajeetan aplikatu beharrekoak dira.