Bihar Emakume zapatistei buruzko dokumentala izango da

errenteria martxoak 7Bihar, martxoak 7, arratsaldeko 18:30etan, Xenpelar Etxean, Cecilia Santiago Vera, Chiapaseko giza eskubideen aldeko aktibista parte-hartzea edukiko dugu. Cecilia, Lumaltik Herriak taldearen kidea eta psikologoa, bortizkeria pairatu dituen komunitate indigenak lagunduz aritu da. Chiapaseko  emakume indigenen egoerari buruz  hitz egingo du:  Zehazki, emakumeek zapatismoaren barruan burutu dituen borrokei buruz, baita  mendebaldeko feminismotik nola ikustea bere lana eta bere bidea ere.

“Emakume zapatistak nekazariak eta sortzaileak dira. Eskulangintza ederrak ehuntzen dituzte. Horrelakoa da  bere eguneko borroka; benetan ederra.  Bere borrokak lehia-irizpideetatik eta kapitalismoaren baztertzetik kanpo nola bizitzea esaten digu. Bere borrokak askatasunaren aldeko eskarmentuei buruz hitz egiten du, taldeko eta komunitateko  bizitzaz. Guztiontzako bizitza duina eraikitzeko bidean jarraitzeko inspiratzen diguten emakumeak dira.” Ekintza martxoaren 8ko programan dago txertatuta, emakumeen nazioarteko egunaren barnean.