Poltsa konpostagarriak banatzeko makina berria ipini eta egindako inkesten berri eman da

kaputxinotako makinaBosgarren edukiontziarako poltsa konpostagarriak jasotzeko makina berria ipini dute Kaputxinoetan, Sorgintxulo kaleko 11.ean. Erabiltzaileek bertan jaso ahal izango dituzte birziklatzeko poltsak, doan eta eroso. Hala egiten dutenek, gainera, gutxiago ordainduko dute zaborren tasan. Hasiera batean hiru makina instalatu zituen doaneko poltsa konpostagarriak banatzeko (Beraunen, Iztietan eta Galtzarabordako Kiroldegian).

Beharrezkoa da aurretik izena emanda izatea bosgarren edukiontziaren programan, poltsa konpostagarri hauek doan jasotzeko. Izen-emate hori dohainik egin liteke udaletxeko beheko solairuan dagoen bulegoan (egunero irekita 14:00ak arte).

kaputxinotako makina 1Nola erabili?

1.- Makinek 40 poltsa konpostagarriko bilkari bat banatzen dute dohainik sarbideko eta familiako. Kalkulatzen da 40 erabilerakoak eta 10 asterako direla (4 erabilera/asteko).
2.- Egungo lau makinetan banatzeaz gain, poltsa konpostagarrien doako banaketa egiten jarraituko da Udaletxeko beheko solairuan dagoen bulegoan.
3.- Txartel elektronikoa erabiltzea hondakin organikoen poltsa eramaten den aldiro, nahiz eta momentu horretan edukiontzia ondo itxita ez egon, bestela ezin baita kontrolatu benetan zenbat eta nola erabiltzen den; eta poltsa konpostagarriak soilik erabiltzea (Udalak doan banatzen ditu).

municipal en general muestran el típico comportamiento de polaridad entre ideologías. Pese a todo, la nota es moderadamente alta, 6.54 sobre 10, siendo la nota en relación al medio ambiente de 6,67.

Udalak, azken asteetan, ikerketa soziologiko bat egin du Errenterian zaborren gaiaren inguruan eta herritarrako benetan kontzientziatuak daudela ondorioztatu da. ZEnbait proposamen jaso dira, hala nola, zaborra botatzeko ordutegiak ezartzea. Arraroa badirudi ere, lautik batek bakarrik zekien hobariak dituztela bosgarren kontenedorea erabiltzen dutenek.

Hona ikerketaren nondik norakoak, zehatzago:

HONDAKINEN KUDEAKETARI BURUZKO AZTERKETA SOZIOLOGIKOA

Hondakin organikoa biltzeko poltsak automatikoki banatzen dituzten makinak ezartzearen politika Udal honek hondakinak modu sailkatuan jaso eta ingurumenarekin duen konpromisoaren ondorioa da. Horrelako neurriekin dagoeneko 8500 unitate familiar baino gehiagok bostgarren edukiontziaren sisteman izen ematea ekarri du.

Horretaz gain, gaikako bilketa eta tratamenduaren inguruan herritarren iritzia jakin nahian 2016ko urte bukaeran 400 inkesta egin zituen Udalak. Inkesta hauek 18 urte baino gehiago zituzten pertsonei egin zitzaien ausazko aukeraketa bidez, beti ere sexu eta edade ikuspegitik herriko errealitatea modu estratifikatuan errespetatuz. Hauetatik %14,5 euskaraz egin ziren (INKESTA HEMEN)

Garrantzitsua da orokorrean izan den erantzun maila positiboa. Inkesta motzenak 6 minutu iraun du eta luzeenak 20.

Herritarren asebetetze maila, ingurugiro kudeaketa eta kontzientziazio maila:

Errenteria bizileku gisa hartuta oso balorazio ona egiten da (7,96 puntu 10etik), herrikide izatearen harrotasuna nabarituz balorazio honetan.

Udal kudeaketaren inguruko balorazioa egiteko orduan ideologiak eragiten duen erantzun polarizatuak nabaritu dira. Hori horrela izanik ere emandako nota 6,54koa da, ingurumenari dagokiona 6,67koa delarik.

Hondakinen kudeaketaren inguruko ezagutza eta perzeptzioa.

Ezagutza oso handiak antzeman dira ingurumen kudeaketaren inguruan. Kontzientziazio maila ere beste herrietan antzemandakoaren gainetik dago. Zentzu horretan herritarrek orokorrean hondakinak ez sailkatzea eragin zuzena duela hondakinen tasan jabetu dira. Gutxiago sailkatu-gehiago ordaindu ideien asoziazioak logikoa badirudi ere ez da hain ohikoa herri askotan herritarrek erantzunkizuna erakundeen gain egiten dute nork bere burua erantzunkizun espazio horretatik at utziz.

Dena den, kontzientziazio maila altua izan arren, hobekuntzarako tarte handia ikusten da. Besteak beste, herritarren %70ak uste baitu ez dela errespetatzen hondakinak botatzeko ezarrita eta onartuta dagoen ordutegia.

Bosgarren edukiontzia eta hobari fiskalen inguruko ezagutza

Bosgarren edukiontziaren sistemaren inguruko ezagutza ia erabatekoa da. Datu honek kontraste egiten du sistema hau erabiltzeagatik ematen den hobariaren ezagutzarekin. Hobari hau %25ekoa dela lautik pertsona bakarrak baitaki.

Ekarpenak ere jaso dira, sistema hobetzeko bidean: informazio gehiago eta komunikazio lanak, edukiontzi gehiago, garbitasun handiagoa, kontrol handiagoa Udalaren partetik etab.

Birziklatzearen inguruko jarrera, neurri berrien ezapernak

Errenteriako bizilagunek jarrera positiboa dute birziklatzearen inguruan, %79,5a neurri berriak ezartzearen aldekoa delarik sailkapen sistema handitzeko. %75,5a ere ordutegiak errespetatzearen aldekoa da usaina eta zikintasuna ekiditeko bide gisa. Datu hauek herritarren %74,6 bere burua ingurugiroarekin nahiko edo oso konprometitua ikusten baitu.

Ikerketa honetatik herritarren partetik elkarlan eta disposizio handia nabaritzen da ingurumen arloan lan egiteko, beste antzeko herrietan baina handiagoa delarik jarrera hau.