Errenteria Musikalen datorren ikasturterako matrikula egiteko epea datorren astean irekiko da

errenteria musikalDatorren ikasturtean Errenteria Musikalen izena emateko asmoa dutenek hilabete honetan izango dute aukera. Ikasle berriek datorren astetik aurrera eta lehendik ikasle direnek maiatzean egin beharko dute.

Datorren astean, martxoak 16ean, informazio hitzaldiak izango dira. 19:30ean musikari buruzkoa eta 20:15ean dantzari buruzkoa.

Noiz matrikulatu behar dut?

IKASLE BERRIAK

1. Plaza eskatzea: ikastegian lehenengo aldiz matrikulatu nahi luketen ikasleek martxoaren 13tik 24ra (biak barne) egin behar dute eskabidea ikastetxeko bulegoan.
2. Maiatzaren 22tik ekainaren 2ra bitartean matrikulatu daitezke etxean hartuko duten gordekina aurkeztuta.

EGUN ERRENTERIA MUSIKALEKO IKASLEEK

Egun ikasle direnak matrikulatzeko eran ere funtsezko aldaketak izango dira aurreko urteekiko; aurten matrikula EZ da automatikoki berrituko, aurreko ikasturteetan egiten genuen bezala, baizik eta beste era honetara egingo dugu:
1. Musika hizkuntzako, Musika eta Mugimenduko, Dantzako eta Instrumentu taldeetako ordutegiak argitaratuko ditugu martxoaren 17tik 24ra.
2. Ondoren ikasleek instrumentuaren ordutegia adostuko dute irakasleekin.
3. Ikasle bakoitzak hurrengo ikasturterako ordutegi proposamena jasotzen duen gordekina hartuko du, eta proposamen horren araberako matrikula formalizatu ahalko du.
4. Ordutegien proposamenaren gordekina hartutakoan ikasleek matrikula egingo du maiatzaren 2tik 12ra.
5. Errenteria Musikalen Musika eta Mugimendua 4. mailako ikasle direnek beste epe bat izango dute: maiatzaren 15etik 19ra.
Hobariak
Atal honetan ere aldaketak izango dira hurrengo ikasturterako. Nabarmentzekoa da batetik, zenbait irakasgai doan izango direla: baxu elektrikoa, bonbardinoa, tuba eta kontrabaxua hain zuzen ere; bestetik, beherago, 2017ko zerga-ordenantzaren laburpenean, zehazten diren gainontzeko hobariak ere.

Herritar guztiak Udal Musika eta Dantza eskolara hurbildu ahal izateko, 2017-2018 kurtsoari begira hobarien gaia bereziki landu egin da.

A) Oinarrizko errenta edo larrialdiko laguntza jasotzen duten familiek %100eko hobaria izango dute

B) Bizikidetza-unitateak ondorengo taulan adierazitakoak baino sarrera gutxiago izateagatik (2016an):

%65ko hobaria aplikatuko da kasu hauetan:

Bizikidetza-unitateko kideak Urteko zenbateko gordina

1 10.668,00 €

2 17.377,00 €

3 22.820,00 €

4 27.069,00 €

5 30.717,00 €

6 34.241,00 €

7 37.576,00 €

8 40.882,00 €

+1 +3.282,00 €

%15eko hobaria aplikatuko da kasu hau

Bizikidetza-unitateko kideak Urteko zenbateko gordina

1 14.826,00 €

2 25.308,00 €

3 34.352,00 €

4 40.796,00 €

5 45.598,00 €

6 49.224,00 €

7 52.810,00 €

8 56.380,00 €

+1 +3.562,00 €

C) Instrumentu hauetarako tasa murriztua: kontrabaxua, baxu elektrikoa, tuba eta bonbardinoa: eskolako taldeek duten beharrengatik instrumentu baxuen lerroa sustatzeko, instrumentu hauek %100 hobaria izango dute, soilik aipatutako instrumentuen ikasgaian eta honen ikasketen lehen 3 ikasturte akademikoetan.

D) Errenteria Musikalen entitate kolaboratzaileekin parte hartzen duten ikasleak, ikasturte bukaeran eta entitate kolaboratzaileak txostena aurkeztu ondoren, tramitatu eta aldeko txostena egin ondoren matrikula osoaren %50eko hobaria aplikatuko zaie, III. Maila gainditu duten edo ikasketa profesionalak egiten ari diren ikasleei eta entitate kolaboratzaile horien dinamikan jarraiki parte hartzen duten ikasle adingabeei.