‘El fin de ETA’ filma emitituko da martxoaren 21ean

el_fin_de_eta_cartel_ozzinema ‘El fin de ETA’ izeneko dokumentala izango da martxoaren 21ean OZzinemaren eskaintzaren barruan. Niessen Kulturgunean izango da emanaldia eta sarrerak 4 eurotan salduko dituzte. 19:30ean hasiko da emalandia.

OzZinema zineklubak bere lana egiten jarraitzen du, zinema ez komertziala Errenteriara ekartzen. OzZinemak ez du atseden hartzen eta martxoan bere jarduera bikoizten du, bigarren ekitaldi berezi bat eskainiz. Zinemaren alderdi soziala, ez da fikziozko istorioetan mugatzen, errealitatea da batzuetan, istorio zail eta sinestezinak erakusten dizkiguna. Errealitatean eta kasu honetan Euskal Herriaren errealitatea, betidanik izan da abiatze puntu bat istorioak kontatzeko, fikzio edo errealitatekoak. Kasu honetan, OzZinemako hurrengo emanaldiak, gure gizarte eta errealitateari buruzko istorioaz hitz egiten duen dokumental bat dakar. OzZinemak ‘EL FIN DE ETA’ estreinatzen du.

el_fin_de_eta_still_2Donostiako Zinemaldian, Zinemira Euskal zinemaren, saioan aurkeztutako filma. Justin Webster, zuzendariaren eskutik, dokumental honek, PSEren presidente zen, Jesús Eguiguren eta Batasunako buru, Arnaldo Otegiren arteko lehen elkarrizketetan kokatzen gaitu, Elgoibarko Txillare baserrian. Eta nola, elkarrizketa horiek ,hasiera eman zioten ETA eta gobernu espainolaren arteko erlazio politikoaren fase berriei. Aro desberdinak eskainiz, positibo eta negatiboak, ordezkari politiko desberdinen presentziarekin.

el_fin_de_eta_still_3Filmak, urte haietako gertaerak islatzen ditu, inplikatuak egon ziren guztien lehen pertsonan kontatutako deklarazioak, Euskal Herriaren errealitatearen erretratu bat eskaintzen. Gainera, emanaldiak, dokumentaleko bi pertsona garrantzitsuen esku egongo da: PSE lehendakari ohia Jesús Eguiguren eta kazetari baita dokumentaleko gidoilari den Luis R. Aizpeolea.