Fanderiako Igerilekuan estalkia egin da ikusleentzat

20170217_112538  20170217_112645Aste honetan Errenteriako Udalak amaitu egin ditu Fanderiako Igerilekuetan estalkia egiteko lanak. Estalki hori igerilekuarekin paraleloan egin da instalazioan dauden ikusleek eguraldi txarretik babesteko asmoz.

Lanek guztira 34.900.- euroko kostea izan du (BEZ barne) eta erantzuna eman diete instalazioa ireki zenetik erabiltzaileek egiten aritu diren eskaerari. Horretaz gain, Fanderiako igerilekuen gabezietako bat konpondu eta ahalbidetu egingo da instalazioaren erabiltzaile diren pertsonak eta familiak bertaratzea.