Furgobaratza hemen da aurten ere!

FurgobaratzaIrudi2017_3Aurten ere Furgobaratza Errenteriako Arramendiko baratze-parkera etorriko da. Hurrengo bisita datorren martxoaren 20an izango da. Bertan, baratze-parkeko erabiltzaileek dituzten zalantza zein arazoen inguruan informazioa lortu eta bai aholku bai praktika egokien inguruko argibideak jaso ahal izango dituzte.

Honez gain, arratsaldeko 18:00-19:30 bitartean izango den lehen bisita honetan, tailer praktiko eta dinamiko bat ere eskainiko da.