Axun Ertzibengoa eta Iñigo Legorburu, VII. Mariasun Landa Sarietan garaile

mariasunlandaAxun Ertzibengoa Aizpiolea eta Iñigo Legorburu Arregi eskuratu dituzte VII. Mariasun Landa Sariak. Errenteriako Udalak Berdintasunerako Kontseiluaren babesean antolatutako sari horien helburua da jendarteko arlo anitzetan emakumeek Errenteriari egindako ekarpenen berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea.

Larunbat goizean Xenpelar etxean izan zen sari banaketa eta Oihane Yustos kazetariak bideratutako ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste, Julen Mendoza alkateak eta Mariasun Landa idazleak. Virginia Imaz, Oihulari Klown antzerki taldeko kideak eman zion amaiera ekitaldiari Clownclusioekin.

Emakumezkoen Begirada Lanik Onenaren Saria Axun Ertzibengoak eskuratu zuen “Arantxa Erriondo, euskararen hauspo” lanarekin.

Emakumezkoei Begirada Onena Saria, berriz, Iñigo Legorburuk eskuratu du “Kontxi Urkijo, esperantzaren mezularia” lanagatik.

Bi irabazleek 450€ jasoko dituzte, eta gainera, saritutako lanak 2017ko Oarso aldizkariak argitaratuko dira.