Errenteriako Kirolaren Aholku Kontseiluaren Bilera izan zen lehengo astean

Kirolaren gala_3_800x600

Pasa den asteartean, martxoaren 14an, Errenteriako Udaletxeko Udalbatza Aretoan, Errenteriako Kirolaren Aholku Kontseiluaren bilera izan zen. Aholku Kontseilu honen helburua da herriko kirol eragileak biltzea, denon laguntzarekin agerian jartzeko herriak eta herritarrek dituzten beharrak, baita beharrezko baliabide eta ekimenak ere, behar horiei erantzuna emateko. Gizarte-eragileen inplikazioa bultzatu nahi da, herritarrek udalerriko kirol-esparruaren inguruko eztabaida eta erabaki politikoetan parte har dezaten laguntzeko. Helburua da udalerriak eta herritarrek kirolaren eta jarduera fisikoaren esparruan dituzten beharrak antzematea, abian jartzeko behar horiei erantzuteko baliabideak eta ekimenak.

Kontseiluko kide dira hiriko kirol-erakundeetako bederatzi ordezkari eta osasun fisikoa eta kirola sustatzen dituzten hainbat erakundetako sei ordezkari (erretiratuen elkarteak, osasuneko teknikariak…).

Kontseiluaren bilera honetan, beste gai batzuen artean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Integrala aurkeztu zen. Plana Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak idatzitakoa da eta Errenteriako hainbat erakunderen eta Udal departamentuen ekarpenak jasotzen ditu. Aholku Kontseiluak egiten duen hurrengo bileran Planaren garapena landu eta ekintza zehatz batzuk zehaztuko dira erreminta berri hau garatu eta gauzatzeko asmoz.

Kirolaren Plan Integral hau 2025 Plan Estrategikoa garatzeko tresna da. Hausnarketa hori aurreko legegintzaldian egin zen eta handik atera ziren orain egiten ari diren hainbat ondorio.

Planaren helburua da hausnarketa partekatua egitea bizimodu osasungarriaren inguruan, horren bidez tresna bat eraiki dezagun sustatzeko bizimodu aktiboa eta bizi osoan zehar eta esparru guztietan kirola egitea. Tresna horrek aukera emango digu etengabeko diagnostikoa egiteko eta ahalbidetuko digu hobekuntza-ekintzak ezartzea eta koordinatzea kirol-jardueran aritzen diren eta arlo horretan interesa duten hainbat gizarte-esparrurekin batera. Kirol-praktika handituko bada kolektibo guztiak bildu behar dira, ikuspegi desberdinetatik aurre egin behar zaie gure udalerriarentzat ezinbestekoak diren erronkei.

Azkenik, adierazi behar da Batzordean maiatzaren 21ean Errenterian egingo den “Emakumeen Euskal Bira”ren garapenari buruz ere informatu zela. Egun apirilaren erdialdetik aurrera Errenterian egingo diren hainbat ekintza paralelo prestatzen ari dira. Besteak beste, azpimarratu behar da txirrindularitza probak (Errenteriako Hiria Saria alebin eta haurren mailan, Haurrentzako Triatloi jardunaldia Eskola Kirolean, “Gold Sprint” proba bat,…), herriko merkatarien arteko erakusleiho txapelketa, eta argazki lehiaketa bat.