Euskaltegietan hitzaldia emango du asteazken eta ostegunean Jon Maiak

image001Bere bizipen eta esperientzia pertsonaletatik abiatuz, jatorri ezberdineko gizon-emakumeen elkarbizitzaren eta proiektu komunen inguruko azalpenak emango dizkie euskaltegietako ikasleei Jon Maiak. Asteazkenean eta ostegunean izango dira bere hitzaldiak, euskaltegietan.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean antolatzen duen Mintzagun tailerren egitarauaren barnean “Jatorria, identitatea eta elkarbizitza” izeneko tailerra ematen ari da egunotan Jon Maia bertsolaria.

Mintzagun egitasmoaren helburua, eskualdeko euskaltegietako ikasleek euskara erabiltzeko dituzten aukerak areagotzea da, beti ere, interesgarriak izan daitezkeen gaien inguruan mintzatuz.
Egutegia:

2017/03/22: Errenteriako Udal Euskaltegia

Ordua: 16.00-20.00

Kontaktua: Ane Amondarain eta Bego Azpiazu (943 449 680)

2017/03/23: Xenpelar AEK (Errenteria)

Ordua: 17.00-19.00

Kontaktua: Borja Arbelaitz (943 340 233) edo orereta@aek.eus
2017/03/23: Pasaiako Udal Euskaltegia

Ordua: 9.30-11.30

Kontaktua: Gema Amundarain (943 004 340)

 

2017/03/27: Oroitzene AEK (Lezo)

Ordua: 18.00-20.00

Kontaktua: Jon Diaz de Mendibil (943 519 144) edo lezo@aek.eus
2017/03/29: Txirrita AEK (Pasai Antxo)

Ordua: 19.00-21.00

Kontaktua: Raul Perez (943 525 545) edo pasaia@aek.eus

2017/02/21: Intxixu AEK (Oiartzun)

Ordua: 18.30-20.30

Kontaktua: Saioa Ballesteros (943 493 957) edo oiartzun@aek.eus