Hirigunean gaika biltzen den biohondakinaren %98´9 konpostagarria da

EdukiontziMarrroiaErrenteriako hondakinak Sanmarko Mankomunitatera eramaten dira eta, bertan, hondakin motaren arabera, azken sailkapen bat egiten da. Hondakin birziklagarriak, prozesu hori izateko instalazioetara eramaten dira, errefusa zabortegietara eta hondakin organikoak konpostaje-azpiegituretara.

Azken hauek, Azpeitian kokatzen den Lapatxeko konpostaje-gunera eramaten dira. Azpiegitura honetaz gain, Bergaran, Epeleko Konpostaje-gunea irekitzear dago. Instalazio hauetan etxeetan sailkatutako hondakin organikoarekin konposta egiten da.

Urtarriletik eta otsaila erdialdera arte lortutako biohondakinen datuen arabera (poligonoetakoak eta hiri-eremukoak bananduta aztertzen dira, hondakinen azpiegituretara horrela iristen direlako) Errenteriako hirigunean gaika biltzen den hondakin organikoaren %98´9a zatiki konpostagarria da eta, soilik, %1´1a errefus zatikia. Industria-poligonoetatik jasotako hondakin organikoen kasuan, zatiki konpostagarria %99a suposatzen du eta, errefusa, aldiz %1.

Aipatzekoa da, urtarrilean Errenterian jasotako hondakin konpostagarri-kopurua orain arte lortutako datu altuena izan dela, hondakinak era sailkatuan biltzeko ardura handituz doan seinale.

Poligonoetako datuak

Hiruguneko datuak