Lau auzotako argiteria berritu du Udalak

argiztapenaUdaletxeak Errenteriako Hirigune Historikoan eta Alaberga Goikoa, Kaputxinoak eta Agustinak auzoetako argiteria publikoan argiztapena hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko, argiztapen-sistema adimenduna hornitzea eta muntatzeko kontratuaren lizitazioa bideratu du.
argiztapena3Jardueraren helburua argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea da, eta horretarako gaur egun dauden argiak aldatu eta horien ordez LED teknologia duten argi berriak jarriko dira. Gainera, argiztapena kontrolatzeko sistema adimentsua ere jarriko da eta oinarri sendoak finkatuko dira pixkanaka udalerri adimentsua eraikitzeko, non argien bidez beste sistema batzuk jarri ahalko diren, esate baterako, kartel informatiboak, IP ahotsa, wifia, ingurumen-parametroak neurtzeko sentsoreak, eta abar.

Guztira 717 argitan jardungo da.

Leycolan, S.A.Largiztapena2. enpresa arduratuko da horniduraz eta 334.356,81 €ko koste totala du.
Luminarien hornidura eta muntaketa bi fasetan gauzatu da; lehen fasean, 2016ko abenduan, Alaberga Goikoa eta Kaputxinoak auzoetako luminariak aldatuko ziren. Lanen bigarren fase bezala, dagoeneko Hirgune Historikoko luminariak ordezkatu dira. Agustinak auzoko luminariak ordezkatzen martxoaren 27an hasiko dira. Lanak 2 aste inguru iraungo dute. Ekimen honekin eta aurreko urteetan egin direnekin, jada 1000 luminaria LED jarri dira herrian, horrek, herriko argiteri publikoaren ia %20a suposatzen du.

argiztapenaIDAEk (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua) Errenteriako Udalari eman dio proiektuaren finantzazio osoa egiteko mailegu itzulgarria hirigune historikoko eta Esnabide, Alaberga Goikoa eta Agustinak auzoetako argiak berritzeko, kaleko argi-instalazioak berritzeko IDAEk deitutako laguntza-programaren baitan. Mailegua zero interesekoa da, eta 10 urterara amortizatu behar da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Pasaialdea Biziberritzeko diru- laguntza ere jaso du ekimenak, bai eta EEErena ere.
Egungo argiak aldatuta eta automatikoki erregulatzeko sistema jarrita energia-kontsumoa gutxitu nahi da. Teknologia horrekin argiak automatikoki piztu edo erregula daitezke, presentziaren arabera, eta LED teknologiako argiek balio-bizitza luzeagoa dutenez, energetikoki eraginkorragoak dira eta, argi-fluxua momentuan bertan erregulatzeko aukera ematen dutenez, mantenu gastua ere txikiagoa da.
Jarduketa hauekin aurrerapauso handia egingo da Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP) gauzatzeko bidean.