‘Planetaren ordua’-rekin bat egingo du Udalak

udala_logoa

Errenteriako Udalak aurten, berriro ere, “Planetaren ordua” ekimenarekin bat egingo duela jakinarazi du. Hamabi urte igaro dira klima-aldaketaren aurkako eta, oro har, ingurumenarekiko babesa agertzeko nazioarteko ekimen hau abian jarri zenetik. Urtero, mundu osoko pertsonek beren ahotsak elkartzen dituzte ingurumenaren aldeko defentsan, Planetaren ordua mobilizazio eta herritarren parte-hartzerako kanpaina handia bilakatuz.

2016an, 178 estatuko 7.000 hirik beraien monumentu nagusi eta eraikin esanguratsuenetako argiak itzali zituzten, honako mezua bidaltzeko: keinu sinbolikoek aldaketa handiak ekar ditzakete, urte osoan zehar konpromiso globala lortzen badugu.

Pasa den urtea bereziki garrantzitsua izan da klima-aldaketaren aurkako borrokan. Izan ere, Parisen ospatutako Klima-aldaketari buruzko Munduko Gailurraren ondoren, apirilean, Euskal Herrian Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia ospatu baitzen. 1994an onartutako Aalborg-eko Itunaren eta ondorengo Konpromisoen bidez, Europako milaka tokiko gobernuk beren hiriguneen jasangarritasuna hobetzeko konpromisoa hartu dute. 2016ko Gailurrari esker, bertan parte hartu zutenek hiriak benetako zonalde jasangarri bihurtzeko hedatuz doan korronte berriaz baliatu dira ekintza eraldatzaileak sustatzeko.

Errenteria klima-aldaketari aurre eginez

hora-planetaErrenteriako Udalak 2015 urtean onartu zuen Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana eta, bere garapenean, 2015 urtetik hona pausu garrantzitsuak eman dira:

– Errenteriako hainbat auzoetan kale-argiak LED teknologiara aldatzea (ia 1000 luminaria LED motako kale-argi ipini dira Beraun, Alaberga, Kaputxinoak, Erdigunea eta Agustinak auzoetan -udalerriko argiteria publikoaren ia %20-).

– Euskaltegia eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxea berotzeko biomasako galdara bat jartzea.

– Fanderiako igerilekuko berritze-uraren beroa berreskuratzeko makina jartzea.

Ildo honetan, 2017 urtea garrantzitsutzat du Udalak, Energia Iraunkorrerako Ekintza-planaren (EIEP) garapena berrikusiko baita eta, prozesu horretan, ekintza berriak proposatu ahal izango baitira.

EIEPaz gain, aipatu beharra dago, 2015eko irailaren 24an, Errenteriako Udalak Nazio Batuen Compact of Mayors ekimenarekin bat egin zuela, anbizio-, lankidetza- eta jasangarritasun-helburu handiagoak bultzatzen dituen klima-aldaketaren aurkako tokiko ekintzak sustatuz. Hartutako konpromisoen ondorioz, aurten Errenteria Klima-aldaketari egokitzeko Plana osatuko da, hau da: hau da, tenperatura-igoerak eta muturreko baldintza klimatikoek izan ditzaketen eragina aztertuko da, ondorioak nola ekidin zehazteko.

Planetaren orduaren harira, Errenteriako Udalak Udaletxeko argiak itzaliko ditu eta hiritar guztiak gonbidatzen ditu ekimenarekin bat egiteko zein sare sozialen bidez kanpainaren berri zabaltzeko .Martxoaren 25ean (larunbata), 20:30etik 21:30era itzali ezazu argia eta izan irtenbidearen zati.