Irrati bidezko ur neurgailuen sistema ezartzen hasi da Udala

Ur neurgailuaUdala hasi da jada irrati bidezko ur neurgailuak ezartzen eskuz neurtzekoak ordezkatuz. Horretarako  plan renove-a prestatu du.

Egun Errenteriako udal ur-horniketaren sarea 18.113 abonatu osatzen dute eta honako ur-kontagailuak ditu:

– Eskuzko irakurketa kontagailuak: 5.302 un
– Irratizko irakurketa kontagailuak: 1.905 un

Eskuzko irakurketa kontagailuen sistema zaharkiturik geratu da, hiruhileroko irakurketa eragozten du eta ur galerak eta matxurak ezin dira detektatu.

Udal planaren helburua, eskuzko urakurketa duten kontagailuak irrati bidezko irakurketa duten neurgailuz ordezkatzea da 10 urteko epe baten barruan. Horretarako urteko 50.000 € ahalbideratuko ditu udalak eta hiri mantenuko ur zerbitzuak kolokatuko ditu.

Aurtengo urtarrila eta otsaila artean jada aldatu dira 90 kontagailu Kapitain Enea kalekoak, Herriko enparantza eta Fernandez de Landakoak. Hemendik aurrera, ur neurgailuren bat geldi badago, Udalak ordezkatuko du irrati bidezko batez.