San Marko egunean artisau postuak jartzeko eskaera egin daiteke jada

San-Marko

Apirilaren 23an ospatuko da aurten San Marko eguna. Eguna ahalik eta aberasgarri eta osatuena izate aldera, Udala eragileekin elkarlanean  hasi da eguneko egitaraua  lantzen.

Egun horretan, artisauek postuak jartzeko aukera izango dute baita ere. Eskaera egiteko epea apirilaren 4an amaituko da. Interesdunek Kultura sailera dei dezakete (943 449634) argibide gehiagorako.