Iztieta-Ondartxon Lan egun aktibo eta kolektiboa ospatuko da larunbatean

iztieta kultur aniztasunaDatorren larunbatean, apirilaren 1ean, Iztieta-Ondartxo auzoan Lan egun aktiboa eta kolektiboa ospatuko da goizeko 10:00etatik 15:00etara bitarte. Hori dela-eta, programa zabala antolatu da auzoko eragile, merkatari eta ostalariekin. Ekintza eskaintza zabala izango da.

Besteak beste, bigarren eskuko eta artisau azoka, altzari urbanoak egiteko tailerra, puntu-lan tailerra, musika, haurrentzat puzgarria, lorezaintza, eta auzoko elkarteen informazioa izango da. Eskaintza hori guztia, Diputazio plazan, Donostia eta Hondarribia kalean eta Iztietako pasealekuan kokatuko da.

Egun aktibo eta kolektiboa Udal Plan Estrategikoan, gizartea eraldatzeko proiektuaren baitan, kokatzen da. Hain zuzen ere, pertsonen babesa bere izaera integralean eta zeharkakoenean ulertzean datza. Iztieta-Ondartxo prozesu parte hartzaile eta komunitarioa 2015ean abiatu zen. Asmoa izan zen espazio publikoari, auzoaren irudiari, merkataritzaren suspertzeari eta elkarbizitza hobetzeko erronkari nahiz pertsonen premiei erantzutea.

Apirilaren 1ean, berriro ere auzoan, festa giroan, parte hartzearen bidez eta eraldaketa urbanoak eginez prozesuan lanean jarraitzen dutela adierazi nahi dute. Bereziki, auzotarrekin lan dinamika kolektibo hori mantendu edota berriak pizteari ekingo zaio.