Aste Santuan herria hobeto ezagutzeko ‘Errenteriako 5 ateen bila’ eta ‘Bidaia Manchester’ jarduera antolatu dituzte

Errenteriako Udalak eskaintzen du doako bisita gidatuak egiteko aukera. Errenteriako 5 ateen bila eta Bidaia Manchester txikira. Errenteria industrialaren historalde zaharraia bisitak prestatu dituzte herriaren gune historikoa eta iragan industriala ezagutzera emateko asmoz. Bisita hauek 5-14 urte bitarteko haurrak dituzten familiei dago bideratua.

Hain zuzen ere,  Errenteriako 5 ateen bila izenaren pean pista joko bat bildu du, gune historikoa ezagutzera emateko. Joko honen bidez Erdi Aroko eta Aro Modernoko Errenteriaren eta itsasoaren arteko harreman estua izan dela emango dute aditzera. Ekintza hori apirilaren 13an, osteguna, egingo da euskaraz eta apirilaren 14an, ostirala, gaztelaniaz. Ordutegia, berriz,  17:00etatik 18:00etara izango da.

Bidaia Manchester txikira. Errenteria industrialaren historia izeneko ekimenaren izenak argi uzten du bigarren bisita honen edukia, alegia, Industrializazioak XiX-XX. Mendeetan Errenteriari ekarri zion eraldaketaren berri emango du. Herrian izan ziren industria nagusiak, lan-baldintzak, garai hartako emakumeen papera eta abarrekoa ezagutu egingo dituzte bertaratzen direnek, besteak beste, guneak planoan kokatu eta bertara joanda. Ekintza hori apirilaren 13an, osteguna, izango da gaztelaniaz eta hurrengo egunean euskaraz; bi egunetan, 11:30etik 13:30era.

Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du apirilaren 7a bino lehen, plaza kopurua mugatua baita. Horretarako, 943 44 96 10 telefono zenbakira deitu (08:00-14:00) edo archivo@errenteria.eus helbidera mezu elektronikoa bidali beharko du.