Zumardiak hartuko ditu Apirileko Feriaren ekitaldi gehienak

Sevillanak-dantzatzen.-Apirileko-Feria_800x450Errenteriako Apirileko Feriaren X. aldia bihar, ostegunean, hasiko da. Aste Santua dela eta, ohi baino goiztiarragoa izango da aurtengo aldia. Era berean, Concha Rociera kultur elkarteak, udalaren laguntzaz, urtero antolatzen duen ekimena Gamon zumardian gauzatuko dute aurten.

Feria bera ostiralean hasiko bada ere, bihar aurrerapen txiki bat emango du Concha Rocieraren abestbatzak Maria Magdalena basilikan egingo duen emanaldian.

Feria bera ostiralean hasi eta igandean bukatuko da, eta hauxe da ekitaldien egitaraua:

Osteguna, apirilak 6:

19:30.- Concha Rociera kultura-elkarteko abesbatza rozieroaren emanaldia. Maria Magdalenaren basilika. Laguntzalea: Maria Magdalenaren Lagunak.

Ostirala, apirilak 7:

19:00.- Agintariek Feria inauguratuko dute eta ohorezko aurreskua izango da. Jarraian, Sonakai taldearen emanaldia eta, ondoren, herriko Txistularien Bandak pasodoblea joko du.

– 20:45.- Concha Rociera Kultur Elkartearen Rociero Abesbatzaren emanaldia.

– 21:30.- Sevillana-dantzaldia.

– 23:00.- “Los Amigos del Sur” (Lasarte-Oria) talde rozieroaren emanaldia. Ondoren, goizaldera arte dantza sevillarrak.

Larunbata, apirilak 8:

– 13:30.- Jon Maia bertsolari ezagunaren emanaldia. Ondoren, Errenteriako Ereintza taldearen emanaldia.

– 14:30.- Sevillana-dantzaldia.

– 17:30.- Concha Rociera dantza-eskolako ikasleen emanaldia.

– 18:00: Concha Rociera kultura-elkarteko dantza-taldearen emanaldia. Ondoren, sevillana-dantzaldia.

– 23:00.- “Son de Ases” talde rozieroaren emanaldia. Ondoren, goizaldera sevillana-dantzaldia.

Domingo, 9 de abril:

– 12:30.- Gonbidatutako elkarteetako abesbatza eta taldeen emanaldia: “Aljarafe” Andaluziako kultur elkartea (Errenteria), “Semblante Andaluz” (Lasarte-Oria), “Triana” abesbatza rozieroa (Andoain) eta Concha Rociera Kultura-Elkarteko Abesbatza rozieroa. Emanaldiak amaitu ondoren dantza sevillarrak.

– 18:00.- Concha Rociera kultura-elkarteko dantza-taldearen emanaldia.

– 20:00.- Produktu iberikoen sorta zozketatuko da.

– 21:00.- Errenteriako X. Apirileko Feriari amaiera emango zaio.