Europako ijitoen musika gozatu ahal izango da larunbat honetan Niessen kulturgunean

Asociación Gitana por el Futuro de Gipuzkoa (AGIFUGI) elkarteak musika emanaldia antolatu du Ijito Herriaren Nazioarteko eguna ospatzeko. Hain zuzen ere, larunbat honetan, hilaren 8an egingo dute kontzertua Niessen kulturgunean.

Emanaldiak bi orduko iraupena edukiko du eta 18:00etan hasiko da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Europako hainbat tokitatik etorritako artistak arituko dira oholtza gainean. Euskal Herriko Sonakay, Frantziako Los Hernandez, eta izena zehaztu ez duten Errumaniako talde bat.

Antolatzaileek animatu errenteriar guztiak animatu dituzte eta “gure herriaren eguna ospatzera” gonbidatu dituzte.