Oarsoaldearen turismo gida berrituan, Errenteriaren inguruko informazio gaurkotua ageri da

AzalaOarsoaldea Garapen Agentziak turismo foileto berria argitaratu du. Bailarako lau herriren informazioan toki nabarmena dauka Errenteriari eskainitakoa.

Udalerriaren historia, kultura eta natura ondareari errepaso azkarra egiten dio gida berrituak. Edizio berri honetan, aurreko edizioetan agertu diren ekipamenduen zerrenda eta informazio erabilgarria gaurkotu eta txertatu dute. Esaterako, bailararen aurkezpen txartel honetan ez dira falta ireki berri den Jantzien Zentroaren inguruko informazioa eta ostatuen zerrenda berritua.Jantziaren zentroa 1

Monumentuak, museoak eta ostatuak biltzen dituen argitalpena herriko turismo bulegoan ez ezik, beste toki batzuetan ere eskuragarri egongo da. Hain zuzen ere, bailarako hainbat ostalaritza establezimendutan hartu ahal izango da. Era berean, Gipuzkoako beste bi tokitan, gutxienez, egongo da eskuragarri: Donostia eta Hondarribiko informazio turistikorako bulegoetan.

Azkenik, turismo gida gaurkotuaren bertsio elektronikoa lotura honetan eskura daiteke:

https://labur.eus/q9Fbr