San Marko Eguna apirilaren 23an ospatuko da egitarau zabalarekin

Kultura | Zamalbide 2017-04-12 | 0

San-Marko

Aurtengoan ere, Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean,  familia guztiarentzako egitarau zabala prestatu du San Marko Egunerako. Apirilaren 23an ospatuko dute festa, gotorlekuaren inguruan. Bertaratzeko, autobus zerbitzu berezia izango da Morrongileta kaleko geltokitik San Markoraino.

Egitaraua:

  • 9:30: San Markorako Igoera Krosa.
  • 10:00-14:00:  Artista liburuaren tailerrak. 6 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
  • 10:00:  VII. Erromeria Martxa San Markora, Foru plazatik abiatuta.
  • 11:00: Krosaren sari banaketa.
  • 12:00: Erromeria Udal Txistulari Taldearen eta Errenteria Musikaleko ikasleen eskutik.
  • 13:00-14:30: Animazioa Doike taldearen eskutik.
  • 13:00: Herri Kirolak
  • 14:00- 16:00:  Naturarekin jolas-tailerrak haurrentzako.
  • 16:00etatik 17:30era: Haur eta gurasoentzako dantzaldia Joxe Mendizabalekin eta txokolate-jana.

Autobus zerbitzuaren ordutegia:

  • Morrongileta kaletik irteerak: 10:00etatik 13:40era, 20 minuturo. 16:00etatik 18:40era, 40 minuturo.
  • San Markotik irteerak: 10:20etik 14:00etara, 20 minuturo. 16:20etik 19:00etara, 40 minuturo.
ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna