Errenteria Herri Bizia aldizkariaren bigarren zenbakia eskuragai dago

Herri_bizia_2_karratuaDagoeneko kalean da Errenteria Herri Bizia Errenteriako udal aldizkariaren bigarren zenbakia.

Martxoko edizioa etxez-etxe banatu da eta Lekuona Fabrika kreatibitate eta kultur gunea da gai nagusia. Bigarren erreportajean hirian jartzen ari diren igogailu publikoak dira protagonista. Igogailuok herri irisgarri eta oztopo arkitektonikorik gabeko Errenteriaren alde udalak egiten duen apustuaren parte dira.

Aldizkaria hemen deskargatu daiteke PDFn eta datorren zenbakia ekainaren bukaeran argitaratuko da.