‘Gernika. Ilunetik argi’ dantza eta kantu ikuskizuna

Hilaren 26ean Genikaren 80. urteurrena izango da eta, hura oroitzeko, dantza eta kantua batuko dituen ekitaldi bat egingo da igande honetan, apirilak 23, 19:30ean, Errenteriako Fatima elizan. Ikuskizuna Landarbaso Abesbatzak antolatu du, Kontari haurren abesbatza eta Verdini Dantza Taldearekin batera.Gernika ilunetik argi

Antolatzaileek sentimenduz beteriko ekitaldi bat izango dela diote, momentu gogorrekin, baina barre egiteko aukerak ere egongo direla.

Igandean kontatuko den istorioa ekitaldirako espreski idatzi den fikziozko gidoia da, baina beti ere garaiko testigantzak oinarri dituena.

Abestu eta dantzatuko diren abesti gehienak Iker Gonzalez konpositoreak egindako moldaketak izango dira, baina beraren estreinaldiak ere egongo dira, orduko poeta Balendiñe Albizuren testuekin.

Gainera, Orereta ikastolako ikasleek egindako tamaina handiko Gernika koadroa jarriko da elizan.

Sarrerak:

Sarrerak aldez aurretik daude salgai Niessengo leihatilan, eta ikuskizuna baino ordubete lehenagotik Fatima elizan. Helduen sarrerak 7€-tan izango dira salgai, eta 12 urtetik beherakoenak, 3€-tan.