Emakumeen Euskal Biraren XXX edizioan ekingo dio berriz Ane Santestebanek lehiari

Hilabete luze igaro da istripua izan zuenetik eta txirrindularia berriz bizikleta gainera igo eta entrenatzen hasi da dagoeneko. Lehiara, aldiz, Emakumeen Euskal Biraren XXX edizioan itzuliko da. ane-santesteban2

Edizio hau maiatzaren 17tik 21era egingo da. Txirrindulariak Iurretatik (Bizkaia) abiatu eta bost egunetan lehiatuko dira Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako errepideetan barrena. Azkeneko etapa, berriz, Errenterian hasi eta bukatuko da. Honek ilusio berezia egiten dio Aneri.

Maiatzak 21, igandea,zirkuitoa Oarsoaldetik

Zirkuitoak 95 kilometro izango ditu eta bai irteera eta bai helmuga Nafarroa hiribidean egongo dira kokatuta, Papresaren aurrean. Irteera 11:00etan dago aurreikusia eta iritsiera 13:45ean, gutxi gorabehera. Lasterketa bitan pasako da Errenteriatik, 11:30 eta 12:45 inguruan.

Birarekin erlazionatutako ekitaldiak

Lasterketaz gain, Errenteriako Udalak ekintza batzuk antolatu ditu apiril eta maiatzean, Errenteriako kirol entitate eta gizarte eragile batzuekin. Hemen ikusi daiteke zeintzuk diren antolatutako ekintzak.