Emakumezkoen aurkako islamofobiari buruzko tailer bat egongo da bihar, herriko bizilagun musulmanen parte-hartzearekin

Bihar osteguna hilak 27 Errenteriako Merkatuzar aretoan herriko emakume musulmanak hartuko ditu emakumeok aurre egin behar izaten dioten matxismo eta islamofobiari buruzko tailer batean. Lantegia 17:30etik MujerIslamofobiaErrenteria-120:30era gauzatuko dute eta gaia eta egoera hauekin harreman zuzena edo interesa duten emakumeei zuzendurikoa da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da

Tailerra SOS Arrazakeriak antolatu du Errenteriako Udalaren laguntzaz, ZAS! Zurrumurruen aurkako sarea eta Enplegu Ministerioaren kolaborazioarekin. Helburua da herriko emakume musulmanen ahalduntze prozesuak Garate eta indartzea. Emakumeok, generoa, jatorria eta kulturagatik, matxismoa edo arrazakeria bezalako diskriminazioak jasan behar izaten dituzte.