Larumbe dantza konpainiak “En mi casa infinita” haurrentzako obra eskainiko du ostiralean

Ostiral honetan, apirilak 28, Larumbe dantza konpainiak “En mi casa infinita” 3-8 urte bitarteko haurrei zuzendutako obra eskainiko du Niessen kulturgunean. Ikuskizuna 18:00etan izango da, eta sarrerak 3 euroren truke En mi casa infinita 1daude salgai.

Sinopsia

Bazen behin neska bakarti bat, gaurko “Pippi Kaltzaluze”, etxe bat aurkitzen du eta han bizitzen jartzen da. Etxea berezia da, egitura trapezoidala, tridimentsionala du, eta etxeko espazioa hartu, definitu eta aldatu egiten du; jolaserako tresna bat da, non bertan sormenaren hazia garatzen den eta ustekabeko sinestezinak ematen dituen, han ez baita ezer existitzen, baina guztia izan eta dena gerta liteke.

Trebezia fisikoei eta asmamenari esker, malabarismo koreografikoei, multimediako hainbat euskarriren laguntzari, argi bereziei eta, nola ez, etxearen botereei esker, poliki-poliki gure protagonistak, ezerezetik abiatuta, bere mundu fantastiko propioa eraikiko du.

Fitxa artistikoa

Jatorrizko ideia eta koreografia: Daniela Merlo.

Zuzendaritza eszenikoa: Juan de Torres.

Antzezleak: Irene Rubio eta César Louzan.

Eszenografia: Marc Bartoló / Verteatro Proyectos SL.