361 kudeaketa egin dira abendutik Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez ETXEKO-LAN zerbitzuaren baitan

ETXEKO-LAN zerbitzuaren lehenengo hilabeteetako datuak aurkeztu dituzte gaur. Proiektua 2016ko abenduan hasi zen etxeko-lanetan edo/eta zaintzan lan egin nahi duten pertsonen lan poltsa bat osatu eta zerbitzu horien Etxeko-lanbeharra duten lagun edo familiekin harremanetan jartzeko. Gainera, bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie bai familia eta baita lan-poltsako pertsonei ere, eskubide eta betebeharren informazioaz gain, langile horien baldintzak bermatu ahal izateko.

Jexux Leonet, Oarsoaldea eskualdearen garapenerako agentziaren lehendakaria, Garazi Lopez de Etxezarreta, Errenteriako zinegotzia, eta Jesus Maria Martiarena, Lezoko alkatea, pozik azaldu dira emaitzekin, helburuak eta abendutik hona jasotako datuak kontuan izanda:

-Denera, 361 kudeaketa egin dira Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez;

Enplegatuen kasuan;

-143 pertsona daude izena emanda lan poltsean.

-35 aholkularitza zerbitzu eman dira enplegatu moduan lan egin nahi dutenei.

-92 pertsonek adierazi dute beraien interesa prestakuntza ikastaroetan parte hartzeko.

-Lan poltsan izena eman duten 10 pertsonek lana aurkitu dute zerbitzu honen bitartez. Pertsona hauekin jarraipen bilerak egiten ari dira hilean behin.

Horrez gain, enplegatzaileen kasuan.

-72 familiari eman diegu aholkularitza zerbitzua.

-19 lan eskaintza kudeatu ditugu eta horietatik.

-10 lan poltsako erabiltzaileekin itxi ditugu eta.

-10 familiekin hileroko jarraipen bilerak egiten ari dira.

Lan hauetan emakumeak ibiltzen dira nagusiki, askotan etorkina izaten direla. Beraz, lan baldintza oso gogor hauek berriro gure gizarte honetako sektore batzuk zigortzen ditu bereziki. Hau izan zen, besteak beste, zerbitzua abian jartzearen arrazoietako bat. Eta datuek berresten dute abenduan aipatutakoak; lan poltsetan izena eman dutenen artean, %90,21a emakumezkoa da. Hauetatik %57,53a atzerritarrak. Gainera, lan poltsetan izena emanda dauden pertsonen artean erregularizatu gabeko 8 kasu topatu dituzte, eta bitartekaritza zerbitzuari esker, 14 lan eskaintzatan diskriminazio egoerak jaso dira.

Udal ordezkariek gogorarazi dute ETXEKO-LAN zerbitzuan parte hartu nahi dutenek, Oarsoaldeko Olibeteko bulegoetara gerturatu daitezkela (Olibet 6, etxabea), ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 8.30etik 14.30era. Edo telefonoz (943 510 200) eta emailez: olibet@oarsoaldea.eus harremanetan jarri. Gainera, zerbitzua zaintza guztiei bideratuta dagoela azpimarratu dute (umeak, etxea, adineko jendea…).