Errenteria dantzaz jantziko du Dantzarte zikloak

Dantzarte_KartelaErrenteriako Udalak, beste hainbat eragilerekin batera, Dantzarte dantza zikloa antolatu du, lehen aldiz, apirilaren 27tik maiatzaren 28ra arte. Dantza izango da, bere zentzu zabalenean ulertuta, hilabetearen ardatz eta hala, egitarau zabala diseinatu da herritarrei zuzenduta.

Gernikako bonbardaketari oroitzapena egingo dion Kukai dantza talde errenteriarraren pieza batekin estreinatuko da zikloa. “Gernika” izenburupean, 3 dantzari ariko dira dantzan, 19:00etan, Torrekuako plazan.

Ondoren iritsiko dira Larumbe Danzaren “En mi casa infinita” eta Eliraleren “Xihiko” haurrentzako ikuskizunak, zirkoa eta dantza uztartzen dituen Rouge Elearen “Hau da nire ametsen kolorea”, Gaël Domenger-en “L’abre integral” edo dantza bertikala oinarri duen Delreves-en “Uno” ikuskizuna.

Tailerrek ere izango dute bere tokia: gorputza sormen tresna gisa erabiltzen irakatsiko duen tailerra, Afrikako dantzen ingurukoa, dantza garaikidea jorratuko duena…

Hilabete osoan zehar, gainera, argazki erakusketa bat ikusteko aukera izango da Zumardi txikian. Bertan bilduko dira, azken urteetan Errenterian izan diren dantza ikuskizunen irudiak.

Egitaraua:

  • Apirilak 27 – maiatzak 28, Zumardi txikian: ARGAZKI ERAKUSKETA: Dantza konpainiak.
  • Apirilak 27, 19:00etan, Torrekuako plazan: Kukai dantzaren konpainiaren “GERNIKA”.
  • Apirilak 28, 18:00etan, Niessen Kulturgunean: Larumbe danza konpainiaren “EN MI CASA INFINITA”. 3 €.
  • Apirilak 28,29,30, Niessen Kulturgunean: GORPUTZA SORMEN TRESNA GISA tailerra Rosamond Martinekin (UK). Dejabu Panpin Laborategiak antolatuta.
  • Apirilak 29 (Dantzaren Nazioarteko Eguna),
    11:30-13:00, Niessen Kulturgunean: ETXEKOAK DANTZARA!, Endika Salazarrekin (Dikothomia konpainia). Izen-ematea: dantza@kukai.eus.
  • Maiatzak 5, 17:00-20:00, Dantzagunean: AFRIKAKO DANTZEN TAILERRA Mariana Brionesekin. 40 €.
  • Maiatzak 5-6, 10:00-14:00, Dantzagunean: ALVARO FRUTOSEKIN TAILERRA. 50 €. Gipuzkoako Dantzaguneak antolatuta.
  • Maiatzak 12, 17:00-20:00, Dantzagunean: MASTER CLASS: JANIS CLAXTON, Dantzaz konpainiak antolatuta.
  • Maiatzak 14, 19:00etan, Niessen Kulturgunean: Rouge Elea konpainiaren “HAU DA NIRE AMETSEN KOLOREA”. 8 €.
  • Maiatzak 18-21, Dantzagunean, KONTAKT TAILERRA”, EHKIEren eskutik.
  • Maiatzak 21, 19:00etan, Niessen Kulturgunean: Gaël Domenger-en “L’ARBRE INTEGRAL”. 8 €.
  • Maiatzak 23, 17:30-18:30, Niessen Kulturgunean: ETXEKOAK DANTZARA! Elirale konpainiarekin, Errenteria Musikaleko ikaslentzat.
  • Maiatzak 23, 18:30-19:30, Niessen Kulturgunean: ETXEKOAK DANTZARA!, Elirale konpainiarekin, herritar orori zuzendua. Izen-ematea: dantza@kukai.eus
  • Maiatzak 26, 18:00etan, Niessen Kulturgunean: Eliraleren “XIHIKO”. 3 €.
  • Maiatzak 26-28, 17:00-20:00, Dantzagunean: ZABALIK IKASTAROAK: DYLAN QUINN, Cielo Rasoren eskutik.
  • Maiatzak 27, 20:30ean, Xabier Olaskoaga plazan: Delrevés vertical dance konpainiaren “UNO” .