Herritarra ardatz izango duen administrazio berria lortzeko aldaketa sakonak egingo dira Udalean

Errenteriako Udala sakonera handiko hiru prozesu ari da gauzatzen, administrazio publikoa modernizatzeko eta jardun politiko eta administratiboaren erdian herritarra jartzeko konpromisoa hartua baitu. Prozesuok atzokoIMG_20170428_104503 udalbatzarrean azaldu ziren eta aho batez onartu zen ondorio sakonak eta epe luzerakoak izanen dituen berrantolaketa prozesu bat aurrera eramatea. Hain zuzen ere, administrazioa berritzen ari da garai berrietara hobeto egokitzeko, aurrekontuak osatzeko prozedura moldatzen ari da diru publikoa modu eraginkorragoan erabiltzeko eta, azkenik, herritarrak artatzeko modua aldatuko duen zerbitzua prestatzen ari da. Lehenengo bi prozesuek barne lanarekin lotura dute, baina eragin zuzena dute hirugarrenean.

Administrazio berria garai berrietarako

Gizarteak eta edozein antolakuntzaren estrukturak aldatu egiten dira denboraren poderioz, baina egia da administrazio publikoak orokorrean pasa den mendeko egiturekin jarraitzen dutela funtzionatzen. Horretaz jakitun Errenteriako Udala sekulako sinplifikazio lanketa egiten ari da bere lan egiteko moduan, horrela koordinazio handiagoa duen administrazioa lortu eta bizkortasunean eta gobernabilitatean hobekuntzak lortzeko.

Horretarako, ohiko batzordeak ezabatuko dira hiru esparru handi sortuz. Hiru alor hauek Herritarrak, Lurraldea eta Antolakuntza dira. Espazio hauetan orain arte ia modu itxian lan egiten zuten sailek koordinatzeko eta elkarlanean aritzeko aukera dute. Horretaz gain, zuzendaritza taldea ere sortu da perfil tekniko handiarekin, eguneroko kudeaketari aurre egiteko.

Modernizazio prozesu honek oposizioaren zein herritarren eskutan hilabetero kudeaketa txostenak jarriko ditu, alderdi politikoek zein herriko bizilagunek Udaletxe honen jardun politikoa eta emaitzak fiskalizatu ahal izateko. pausu berria da hau gardentasuna oinarri duen gobernatzeko modu batean, gardentasuna bere ADNan barneratua duen moduan alegia.

Helburutara lotutako aurrekontuak

Egiten ari diren aldaketa sakon hauek eraginkortasunean eta efizientzian handitzea dute helburu. Publikoaren kudeaketan hobetzea eta aurrekontu publikoaren erabilera arduratsua egitea alegia.

Printzipio hauek dira Udaletxe hau aurrera eramaten ari den bigarren aldaketa handiaren oinarri. Kudeaketa arduratsuago bat lortzeko, Udala helburu definituen gainean eraikitako aurrekontuak garatzeko lanetan ari da.
Ikuspuntu berritzaile hau txertatzea administrazio publikoan egoera berri batetara eramanen du Errenteriako Udala presupuestoen kudeaketa eta gastuaren kontrolari dagokionean. Beti da beharrezkoa kontrol hau diru publikoaz ari garenean, baina are gehiago egoera sozioekonomiko zail baten kontestuan.

Lan egiteko modu berri honek presupuestoak kudeatzerako orduan hobekuntza nabarmenak ekarriko ditu, adierazle ezberdinak ezarriko baitira aurrekontuen betetze eta asebetetze maila kontrolatzeko. Modu honetan partida ezberdinak ere aldatzeko modua izango luke Udalak, bere funtzioa betetzen ez duten diru lerroak presupuestotan ez sekularizatze aldera.

Herritarrei arreta emateko modu berria inplementatzea

Aipatutako bi barne prozesu hauek aurrera ari dira eramaten herritarra jardun politiko eta administratiboaren erdigunean jartzeko bokazio eta desio argia duelako Udalak.

Printzipio hori bera da hirugarren prozesua aurrera eramatea ahalbidetzen ari den oinarria. Hirugarren prozesuaren helburua 2018ko urtarrilean, Errenteriako arreta zerbitzua martxan jartzea da.

Errenteriako Udalak herritarrei arreta ematen zaien modua aldatuko du du eta leihatila bakarra bezala ezagutzen den zerbitzua txertatuko du. Arreta zerbitzu berri honen bidez pertsona bakoitzari behar duen denbora eskainiko zaio, modu pertsonalizatuan informazio, kudeaketa eta tramitazioarekin zerikusia duten eta interbentzio tekniko zehatzaren beharra ez duten pedimentu guzti horiek puntu bakarretik abiaraziz. Horrela herritarrari sail, solairu eta udal eraikin ezberdinetan zehar ibiltzea ekidingo zaio, berak egindako eskaera izango baita mugituko dena.

Modu honetara, puntu bakar batetik herritarrak eskuragarri izanen ditu Errenteriako Udalak eskaintzen dituen zerbitzu gehienak.

Administrazioaren paradigma berria

Beraz, ikus daiteke Errenteriako Udala eraldaketa sakon batean dagoela murgildurik bai barruan duen lan egiteko moduan bai eta kanpora begira ematen duen arreta zerbitzuari dagokionez.

Honek administrazioan aldaketa sakonak bultzatzea eskatzen ari da: prozedimentuak, lan egiteko moduak, inertziak, tramiteak, espedienteak etab. Departamentuen lehen mugimendu fisikoak ere egiten ari dira ondoren herritarrak artatzeko zerbitzua martxan jartzeko behar izango den espazioa libratzeko helburuarekin

Azken finean Udaletxe hau administrazio eredu berri bat sortzea helburu duten sakonera handiko neurriak bultzatzen ari da. Administrazio moderno, gardena, zerbitzu bat ematen duela jakitun eta XXI. Mendeko herritarrengana moldatuko dena.