“Ereintza” Eskulangintza Azoka urrian ospatuko da aurten

Fotografía: Ereintza Elkartea
Argazkia: Ereintza Elkartea

Artiola Artisautzaren Gunetik, Errenterian ospatzen den Euskal Herriko “Ereintza” Eskulangintza Azokaren formatu berri batean lanean ari dira. Hori dela eta, Azokaren 39. edizioa, maiatzeko ohizko datetan egin beharrean 2017ko urriaren 20, 21 eta 22an ospatuko da.

Formatu berriko proiektu honek Artisau Azoka berezi bat finkatu nahi du, diseinuaren gaurkotasunean eta lanaren prozesua eta materialen bikaintasunean oinarrituta.