Matrikulazioa Errenteria Musikalen

Argazkia: Errenteria musikal
Argazkia: Errenteria Musikal

Errenteria Musikalek 2017-2018 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du.

Datorren maiatzaren 12rarte, Errenteria Musikaleko ikasleek datorren kurtsorako matrikula egin beharko dute.

Epe hau ikastegiko ikasle guztientzako da, Musika eta Mugimendua 4. ikasmailako ikasleentzat ez beste; azken hauek maiatzaren 15etik 19ra matrikulatuko dira.

Matrikula bi eratara egin daiteke; aurrez aurre Errenteria Musikaleko bulegoan , astelehenetik ostiralera 8:00-18:30, edo ONLINE.

Matrikula formalizatzeko ezinbestekoa izango da matrikula gordekina sinatuta aurkeztea erreserba ordaindu izana egiaztatzen duen agiriarekin batera (60€).

Maiala profesionalean sartzeko probarako matrikula

Irakaskuntza profesionalean hasteko sarbide probara aurkeztu nahi duten ikasleek matrikula egin beharko dute maiatzaren 2tik 12ra.