Gipuzkoako hiri-hondakinen kudeaketa-planaren aldaketari dagozkion ingurumen-txostenak jendaurrean

IrudiaGFAko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Gipuzkoako Hiri-hondakinak Kudeatzeko Azpiegituren Lurraldearen Arloko Planaren Aldaketaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren izapidea hasi du.

Hori dela eta, bai planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen  211/2012 Dekretuaren 9. artikuluan, bai ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 19. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erakusketa publikoan aurkitzen dira dokumentuak.

Aipatu Planaren Aldaketaren Ingurumen-ebaluazio Estrategikoaren Aurrerapena eta Hasierako Agiri Estrategikoa Aldundiaren webgunean eta http://ingurumena.errenteria.eus  ikusgai daude, ekainaren 20ra arteko epean,  interesa dutenek hauek irakurtzeko eta, egoki ikusiz gero, iradokizunak eta ekarpenak egin ahal izateko.