Haurrek ere Madalenetarako proposamenak egiteko aukera izango dute

Kultura | Madalenak 2017-05-05 | 0

Haurren txupinazoa

Aurten ere, Oarsoirriak taldeak eta herriko Jai Batzordeak deialdia egin diete herriko haur eta gaztetxoei: Madalen jaiak prestatzen hasi dira eta haurren proposamenak zuzenean jaso nahi dituzte, “beraiek erabaki dezaten nolako jaiak nahi dituzten”.

Horretarako, dinamika berezi batzuk prestatu dituzte 6-12 urte bitartekoentzat.

Maiatzaren 12an izango da hitzordua, 18:00etatik 19:30era, Koldo Mitxelena plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu, Reina Aretoan egingo da.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna