Asteazkenean Alzheimerra eta dementzia jorratuko dira hitzaldi batean

AFAGIk (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea) eta Gipuzkoako Jubilatuak eta Pentsiodunak Duintlogo-afagiasuna elkarteak Alzheimerra eta dementziari buruzko informazio hitzaldi bat antolatu dute. Saioa asteazkenean izango da, maiatzak 10, 18:00etan, Galtzarabordako “El Parque” Jubilatuen Elkartean (Urdaburu kalea 23, behea).

Orain 25 urte familia barruko arazo bat zena, lehen mailako arazo soziosanitario bihurtu da dagoeneko, eta horrek erantzun integrala eskatzen du gaixotasunari bere osotasunean aurre egiteko.

Une honetan Alzheimerra estigmatizatuta dago gizartean, gaitza pairatzen duten familien bizikidetzaren kaltetan. Kostatzen zaigu Alzheimerra eta dementzia hizpide hartzea, den-denok, neurri batean edo bestean, gaitz horiek pairatzen dituen familiaren bat ezagutzen dugun arren.Izan ere, 65 urtetik gorako adinekoen % 10ek Alzheimerra edo dementzia pairatzen dute.

Hitzaldi honen helburua da gaixotasun hauei buruzko informazioa Oarsoaldeko herritarren eskura jartzea, etorkizunari aurre egiteko oinarri bat izan dezagun gure ingurunea toki adiskidetsu bat bihurtzeko bidean, non dementziaren ondorioak pairatzen dituzten pertsonek elkarrekin bizitzeko eta bizitza sozialari eusteko aukera izango duten, sufritu behar duten errealitate gordinari aurre egiteko lagungarri.

AFAGI Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkarteko arduradunek laguntzen dute ekimen horretan, 25 urteko jardunean hainbat jakintza eta esperientzia bildu dituztenak familian eta gizartean gaitz horiei loturik gertatzen den guztiaren inguruan.

Parte hartuko dute:

-Koldo Aulestia – AFAGIko Presidentea
-Begoña Rodriguez – AFAGIko Presidenteordea
-Jon Kortajarena – AFAGIko Ordezkaria Oarsoaldean