Maiatzaren 13an, larunbata, “Gold Sprint” probaren edizio berri bat egingo da

Maiatzaren 13an, larunbata, “Gold Sprint” probaren aurtengo edizioa egingo da Merkatuzarren, Emakumeen Bira 2017 Errenteriara iritsiko dela-eta programatutako GoldSprint2017ekintzen barruan, Gurpilartea Elkarteak antolatua eta Errenteriako Udalaren lankidetzarekin. Jarduera 18,30etik aurrera egingo da. “Gold Sprint” terminoa erabiltzen da definitzeko bi txirrindularik aurrez aurreko batean bi bizikletaz eta horien arrabolez indarrak neurtzeko sprint eran egiten dituzten probak. Ez dago gainditu beharreko zailtasun orografikorik, oreka ere ez da mantendu behar. Edonork parte har dezake, eta egin behar den gauza bakarra da pedalei indarrez eragitea. Unerik gorenetan orduko 80 km-ko abiadura gaintzen da.

Gurpilartea Elkarteak arrabola eta bizikleta egokituak instalatuko ditu, ekintzara ahalik eta jende gehiena hurbil dadin. Era horretan, pertsona orok izango du parte hartzeko aukera modu seguruan, baita bizikletaren gainean eskarmentu txikiena duten pertsonek ere.

Lehiaketan 250 metroko kanporaketak egingo dira. Parte-hartzaileek kanporaketak gainditu beharko dituzte finalera iritsi arte. Finala eta 3. eta 4. posturako sailkapena 500 metroko distantzian jokatuko dira. Pantailan ikusgai jarriko den neurketa sistema batek kalkulatuko du serie bakoitzeko irabazlea zein den. Lehiaketa girotzeko musika eta argiak jarriko dira. Ekintza honetan parte hartzea librea da, baina derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea (ordubete lehenago irekiko da izen-ematea) eta adinez nagusi izatea.

Ondoen sailkatzen denak sariak izango ditu, gizonezkoen eta emakumezkoen mailetan. Horretaz gain, parte-hartzaile gazteen eta zaharrenentzat ere sari berezia izango da.