Liztor beltzaren aurkako 2017ko kanpaina abian da

Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-05-10 | 0

Liztor beltza (Izadi 21)Aurtengo kanpaina abian jarri berri du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lurraldeko udalekin koordinatuz. Habiak begiztatu diren abisua eman nahi denean, udaletxera deitu beharko da eta bertan erabakiko da, kasuan kasu, nola jokatu. Horretarako, baina, Gipuzkoako Foru Aldundiko Abeltzaintza Zerbitzuak hainbat material jarri ditu eskuragarri:

Liztorraren ziklo biologikoa

Liztor habi bakoitzak ehunka erregina sortzen ditu udazkenean. Erregina hauek, babesean gordeta pasatzen dute baldintza gogorreko neguko egunik gehienak. Eguraldiaren baldintzak aldatzen direnean, erregina hauek lehen habia egiten hasten dira eta zeregin honetarako material eta elikagai bila ibiltzen dira batetik bestera. Garai hori, udaberri hasiera da (martxoa eta maiatza bitartean, baina aldakorra klimatologiaren arabera).

Erreginak, udaberri hasieran dira harrapagarriak; erregina galduz gero, habiako bizidunak galduta daude eta ziklo biologikoa moztuta geratuko da. Beraz, bigarren habia kopurua murriztu egingo da eta ondorioz kalteak gutxitu egingo dira.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna