Larunbatean, zatoz txirrindularitza materiala birziklatzera

Maiatzaren 13an, larunbatean, 16:00etatik 19:00etara, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak antolatuta, txirrindularitza materiala birziklatzeko tailerra egingo da, Koldo Mitxelena ikastetxearen patioaren estalkiaren azpian, Emakumeen Bira 2017 Errenteriara iritsiko dela-eta programatutako ekintzen barruan.

Txirrindularitza materialen berziklatze tailerraTailer hau herritarrei bideratua dago, esku-hartze batzuk egin ahal izan ditzaten, eta “RECYCLE-A-BICYCLE” lelo ezagunari bi elementu garrantzitsu gehitzen zaizkio: birziklatzea eta bizikleta. Era honetan objektuen berrerabiltzea lantzen da, erabilera berri bat ematen.

Tailerra doakoa da eta aurre izen-ematea ez da beharrezkoa. Parte-hartzaileek etxera eramango dituzte bertan egiten dituzten objektuak. Horretaz gain bizikletak uzteko bi aparkaleku egingo dira herrian kokatzeko. Era berean, ondoko objektuak egingo dira: letreroak, bizikletak uzteko aparkalekuak, bizikletak zintzilik uzteko kakoak, esekitokia, lanparak eta parte-hartzaileek eskura dituzten tresnekin iradokitzen dien edozein elementu.