“Komunikabideak eta Gorroto delituak” jardunaldia izango da maiatzaren 26an

Kultur aniztasuna 2017-05-11 | 0

Errenteriako Udalak Komunikabideak eta Gorroto delituen inguruko jardunaldia antolatu du eta bertan parte hartzeko izen-ematea zabaldu da.

Jardunaldia Reina aretoan ospatuko da maiatzaren 26an, ostirala, goizeko 10:00etatik 14:30era. Bertan hizlari desberdinak nahiz komunikabideetako ordezkariak izango ditugu gaiaren inguruan hausnarketa eta ezagutza partekatzeko asmoz.

Egitaraua: Komunikabideak eta gorroto delituak

Goizaren lehen zatian, Daniel de Torres izango dugu, Bartzelonatik, Red Europea de Ciudades Interculturales-eko zuzendaria eta kulturartekotasun gaietan aditua. Horrekin batera, Xabier Aierdi, soziologoa eta immigrazioaren behatokiaren bultzatzailea, eta Jon Mirena Landa, Zuzenbide penalean aditua, ere izango ditugu.

Goizaren bigarren partean, berriz, komunikabideak (Oarsoaldeako Hitza, Info7, Berria eta CEAR Euskadi) izango ditugu mahai inguruan eta EHUko irakaslea eta komunikabidetan aditua den Arantza Gutierrez ere egongo da.

Mahaien dinamizazio lanetan Pikara Magazine eta Mugak SOS arrazakeriako dokumentazio zentroko ordezkaria izango dira.

Jardunaldi honen helburua da, azken batean, mezuaz eta informazioaren estrategiaz, garrantziaz eta inpaktuaz jabetzea, zehazki, jatorria dela-eta gorroto delitua ukitzean. Horren inguruan dauden mugak, neurriak eta eragin kaltegarriak mahaigainean jartzea.

Izen-ematea

Parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa da izena ematea esteka honen bidez, aniztasuna.jardunadiak@gmail.com helbide elektronikoan edota 943-449604 telefonoan (Kultur aniztasuneko azpiatala).

Hiztarien inguruko informazioa

Hizlariei buruzko informazioa hemen ikus daiteke.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna