Trafiko neurriak biharko manifestazioa dela-eta

Bihar, larunbata, izango den manifestazioa dela-eta Udaltzaingoak trafikoari buruzko hainbat neurri prestatu ditu.

Manifestazioaren hasiera ordua: 17:30
Aurreikusitako amaiera ordua: 19:30

Ibilbidea

Herriko Enparantza-Erdiko kalea-Santa-Klara kalea-Santa Klara plaza-Nafarroa etorbidea-Galizia biribilgunea-Alaberga biribilgunea-Biteri kalea-Morrongilleta kalea-Urbasa kalea-Magdalena kalea-Herriko Enparantza.

Zirkulazio neurriak

  • Trafiko neurri espezifikoak ezarri dira manifestazioan parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko eta inguruetan trafikoa arina izan dadin.
  • Trafikoa 17:30etik 19:30era moztu eta desbideratuko da ondorengo bidegurutzeetan:
    • Trafikoa Lartzabaleko biribilgunean moztuko da eta GI-636 errepidera (saihesbidea) desbideratuko da, Gabierrotako bizilagunenentzat izan ezik.
    • Trafikoa Lartzabaleko biribilgunean moztuko da eta GI-636 errepidera (saihesbidea) desbideratuko da, Santa Klara biribilgunetik Fanderia auzoraino sarbidean izan ezik.
    • Trafikoa Gaztela-Mantxa biribilgunean moztuko da (Renfe), Iztieta auzoko bizilagunentzat izan ezik, eta horiek auzora sartzeko aukera izango dute.
    • Donostia kalea kontrako norabidean zirkulatzeko prestatuko da auzotik irten ahal izateko Lezo pasealekurako norabidean.
    • Trafikoa Kaputxinoetako tunelean moztuko da eta Versallles kalerantz desbideratuko da.
    • Trafikoa Errioxa biribilgunean moztuko da Tulle kalerako sarbidean.
    • Trafikoa Pablo Iglesias biribilgunean moztuko da eta Moja Agustindarren etorbiderantz desbideratuko da.
    • Trafikoa Touring etorbidean moztuko da Santa Klara biribilgunerako norabidean.
    • Trafikoa moztuko da Nafarroa etorbidera sartzeko Askatasunaren Martirien kaletik
  • Larunbatean, 17:30etik 19:30era bitartean, Erdialdean trafikoa erabat moztuta geratuko da. Hori dela-eta, gidariei eskatzen zaie Erdialdea saihestea kotxez mugitzeko, eta gomendatzen diegu GI-636 errepidea (saihesbidea) erabiltzea auzoetara joateko.

Garraio publikoa

  • Hiriarteko lineen geltokiak, Iztietako Nafarroa etorbidekoa, Zumardikoa eta Gabierrotakoa eta Lartzabalgoa, honako autobus lineenak:
    • E01 Pasai Donibane – Errenteria – Donostia
    • E02 Oiartzun-Errenteria-Pasai Antxo-Donostia
    • E27 Hondarribia – Irun – Errenteria – Pasai Antxo – Donostia (Gipuzkoa plaza)

Altamira biribilgunean izango dira.

  • Linea urbanoaren geltokia:
    • U11 Aralar plazan izango da.
    • U5 Aiako Harian izango da (kiroldegiaren aurrean).
    • U6 Urbia plazan.

Autobusetarako parking-a

  • Autobusen parking-erako Masti Loidi industrialdeko tarte bat prestatuko da, Udaltzaingoaren eta Iberconta enpresaren artekoa, 30 bat autobusentzako.
  • Adierazitako eremuan tarte hori baino gehiago behar izanez gero, Jorge Oteiza bidean errail bat prestatuko da.
  • Lousada-Arramendi eremua ere prestatuko da, 15 ba autobusentzako.