Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkion ordainagiriak ordaintzeko epea zabaldu da

Kategoria gabe 2017-05-15 | 0

Gaurtik uztailaren 3ra, biak barne, kobratzeko jarrita egongo dira 2017ko ekitaldiko ordainagiri hauek: Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga.udala_logoa

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.

Zergadunek, beren ordainketak Entitate Laguntzaileetan nahiz www.errenteria.eus webgunearen bidez egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

Ediktua hemen deskargatu daiteke.

 

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna